2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
6/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 6/2018 aurrekontu aldaketa, kreditu-gehigarria sortzeko.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arradan (Murillo el Cuende), 2018ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1815379