2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
8/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, Miranda Argako Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean 8. aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-transferentzia
Gastu goitituak:
Gastuen aurrekontuko 2. kapitulua: 4.600,00 euro.
Gastu goitituak, guztira: 4.600,00 euro.
Gastuak beheititzea:
Gastuen aurrekontuko 6. kapitulua: 4.600,00 euro.
Gastu beheitituak, guztira: 4.600,00 euro.
Miranda Argan, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1815347