2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat jo behar dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
1/2018 aldaketa, behin betiko onetsia, hementxe zehazten da:
Kreditu bereziaren espedientea
1. Gastuen goititzea:
1 1522 63200.–Gure Etxe birgaitzea: 23.090,00 euro.
Guztira: 23.090,00 euro.
–Finantzaketa:
2. Diru-sarreren goititzea:
8700001.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 23.090,00 euro.
Guztira: 23.090,00 euro.
Iturmendin, 2018ko urriaren 15ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1815185