2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza, horri buruzko espedientearen arabera.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Caparroson, 2018ko abenduaren 4an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1814863