6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia Lantz Hiria kaleko 1. zenbakian. Hasierako onespena

Burlatako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, jabetza kendu eta honakoak egiteko: oztopo arkitektonikoak kendu, eta irisgarritasun unibertsala eta pertsona ororentzako diseinua hobetu, udalerri honetako 1. poligonoko 38. lurzatian (Lantz Hiria kalea, 1). Lantz Hiria kaleko 1. zenbakiko jabeen elkarteak eskatu du eta Eduardo Sanz Garde arkitektoak prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Burlatan, 2018ko abenduaren 4an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1814850