57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANTZA

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa, euskalduna, Arantzako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2019ko urtarrilaren 4an Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu zen Arantzako Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa, euskalduna, eta Arantzako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta eta deialdiaren 5.1 oinarriak ezarritakoari jarraiki, Alkatetzaren 2019/21 Ebazpenak, otsailaren 20koa, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda onetsi zuen, eranskinean agertzen baita.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Arantzan, 2019ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

ERANSKINA

–Onartuak:

ANGEL URTXEGI TELLETXEA

–Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1903503