57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

274/2019 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1708/2018 Ebazpena aldatzea onesten duena. Ebazpen horren bidez, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EB) Erregelamendua; haren 19. artikuluan nekazaritzako ustiategiak eta enpresak garatzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri gisa, berriz, artikulu horren 1.a) puntua, nekazari gazteek enpresak sortzeari buruzkoa.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren proposamenak laguntza hori jasotzen du 6. neurrian (“nekazaritza eta enpresa ustiategien garapena”), eta, zehatzago, “nekazari gazteak beren gain jartzeko laguntza” azpineurrian. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24koan, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1708/2018 Ebazpena argitaratu zen. Haren bidez, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean.

Gerta daiteke ebazpen horretan eskaerak aurkezteko aipatzen den epea nahikoa ez izatea, departamentuari eskaerak betetzen eta aurkezten laguntzen dioten entitateek jarduera horiek gauzatu ditzaten behar bezalako zehaztasunarekin. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da hasieran ezarritako epea, 2019ko martxoaren 25ean amaitzen dena, luzatzea. Horrela, 2019ko apirilaren 9ra arte aurkezten ahalko dira eskaerak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1708/2018 Ebazpenaren ebazpen zatiko 4. puntua, 2018ko deialdian eskaerak aurkezteko epeari buruzkoa, aldatzea. Ebazpen horren bidez, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean. Honela geldituko da idatzita:

“4. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko deialdian.

Deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 9an bukatuko da.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari komunikatzea.

4. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1903856