57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

Vicente Ager Iciz jauna, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria.

Aditzera ematen du: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Batzordeko idazkaria, Vicente Ager Iciz.

ERANSKINA

2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak direla-eta, Iruñeko barruti judizialeko udalek, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko, gordetzen dituzten lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

Adios.

Biltzeko lokalik ez dago.

Añorbe.

Añorbeko gizarte etxea (Kale Berria, 11). Egunak: hauteskunde kanpainak iraun bitartean. Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte.

Arano.

Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, ostegunetan, 17:00etatik 20:00ak arte.

Barañain.

–Sahats ikastetxe publikoa eta Alaitz ikastetxe publikoa. Ordutegia: 18:00etatik 21:30 arte, astelehenetik ostiralera.

–Barañaingo udaletxeko erabilera anitzeko gela (apirilaren 26 arte, egun hori barne). Ordutegia: 18:00etatik 21:30 arte, astelehenetik ostiralera.

Beintza-Labaien.

Pilotalekua eta zerbitzu anitzeko aretoa.

Bera.

Kultura etxeko ekitaldi aretoa (Eztegara pasealekua, 11; edukiera: 203) eta Beralandeta (Eztegara pasealekua, 13; edukiera: 60). Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte, egunero, kanpainak iraun bitartean.

Beriain.

Beriaingo kultura etxeko ekitaldi aretoa, ordu hauetan (aldez aurreko erreserba nahitaezkoa da): astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.

Berriobeiti.

–Berriobeitiko erabilera anitzeko eraikina (Garbikundearen Andre Mariaren kalea, z.g.).

–Artikako María de Maeztu kultura etxea (Iturri bidea, 1, Artika).

Ordutegia: Asteko egun guztietan, 19:00etatik 22:00ak arte. Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 22:00ak arte (aretoak erabilgarri egonez gero).

Berriozar.

Kulturgune (Etxaburua kalea) eta Musika Eskolako entzunaretoa.

Zizur Zendea.

Asterain: Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean, salbu eta asteazkenetan eta ostiraletan 20:00etatik aurrera.

Zizur Txikia.

Kultura etxea. Egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.

Gazolatz.

Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.

Larraia.

Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.

Muru Asterain.

Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.

Paternain.

Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.

Undio.

Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.

Zarikiegi.

Kontzeju etxea. Egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.

Donamaria.

Pilotalekua eta zerbitzu anitzeko aretoa.

Elgorriaga.

Kultura etxea (edukiera: 25), kanpainako egun guztietan 20:00etan.

Eneritz.

Biltzeko lokalik ez dago.

Ergoiena.

Ez dago lokal ofizialen zerrendarik, bai leku publikoak hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko.

Etxalar.

Kultura etxea (Jauregieta, 4, Etxalar).

(edukiera: 100). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 19:00etatik aurrera. Larunbat eta igandeetan, egun osoan.

Etxarri Aranatz.

Kultura etxea (Kale Nagusia, 28). Ordutegia: 16:00etatik 21:00ak arte. Aldez aurretik erreserbatu behar da lokala.

Ezkabarte.

Ez dago lokalik, ez eta tokirik ere, hauteskunde-propagandarako.

Galar.

Udaletxeko erabilera anitzeko gela (Udaletxe plaza, 1). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte eta 19:00etatik 21:00ak arte.

Goizueta.

Udaletxeko “Ganbara” aretoa.

Igantzi.

Herriko pilotalekua.

Irurtzun.

Udaletxea, kultura etxea, udal pilotalekua eta udal kiroldegia (aldez aurretik eskatuta). Aurreko lokalez gain, herriko plaza guztietan egin daiteke kanpaina (aldez aurretik jakinarazita).

Ituren.

Udaletxeko sabaia. Kultura etxea, 19:00etatik 21:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 21:00ak arte.

Iturmendi.

Udalaren auzoa eta udal pilotalekua (ahal dela). Ordutegia: 10:00etatik 22:00ak arte, egunero.

Itza.

Kultur aretoa (Itzako udaletxeko etxabea, Eritzen). Apirilaren 14tik 26 arte, 17:00etatik 21:00ak arte.

Lakuntza.

Kultura etxeko ekitaldi aretoa.

Larraun.

Lekunberriko Mitxausenea kultura etxea, 20:00etatik 24:00ak arte.

Legarda.

Legardako udaletxea. Ordutegia: 18:00etatik 24:00ak arte.

Leitza.

Osoko bilkuren aretoa, hauteskunde kanpainarako ezarritako egunetan, 09:00etatik 23:00ak arte.

Lekunberri.

Lekunberriko udaletxea (Alde Zaharra, 41, Lekunberri).

Muruzabal.

Muruzabalgo udaletxea (2. solairua). Ordutegia: 18:00etatik 24:00ak arte.

Obanos.

Kultur aretoa (ostatua). Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte.

Oitz.

Pilotalekua eta zerbitzu anitzeko aretoa.

Olazti.

–Udal pilotalekua, udal kiroldegia eta kultura etxea.

–Udalerriko plazak.

Iruña.

–Elorri ikastetxe publikoa (ekitaldi aretoa), José María Huarte ikastetxe publikoa (ekitaldi aretoa) eta San Francisco ikastetxe publikoa (ekitaldi aretoa). Ordutegia: 18:30etik 21:30 arte, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), hauteskunde kanpaina osoan.

–Calderería kaleko gela: ekitaldi aretoa. Ordutegia: 18:30etik 21:30 arte, apirilaren 12an eta 24an.

–Mendillorriko Civivoxa: ekitaldi aretoa. Ordutegia: 18:30etik 21:30 arte, apirilaren 12an eta 14an.

–Condestable Civivoxa: ekitaldi aretoa. Ordutegia: 18:30etik 21:30 arte, apirilaren 15ean, 23an, 25ean eta 26an.

–Sanduzelaiko Civivoxa: ekitaldi aretoa. Ordutegia: 18:30etik 21:30 arte, apirilaren 16an eta 17an.

–Iturramako Civivoxa: ekitaldi aretoa. Ordutegia: 18:30etik 21:30 arte, apirilaren 20an eta 24an.

Gares.

Erabilera anitzeko gela (udaletxeko 2. solairuan; Julián Mena plaza).

Doneztebe.

Doneztebeko udaletxeko batzar aretoa (edukiera: 50), kanpainako egun guztietan, 19:00etan.

Sunbilla.

Sunbillako udaletxea (3. solairua; Kale Nagusia, 3), apirilaren 12tik 26ra.

Tirapu.

Hauteskunde kanpainan biltzeko lokalik ez dago.

Ukar.

Hauteskunde kanpainan biltzeko lokalik ez dago.

Urrotz.

Pilotalekua eta zerbitzu anitzeko aretoa.

Uterga.

Utergako udaletxea. Ordutegia: 18:00etatik 24:00ak arte.

Atarrabia.

–Kultura etxeko erakustaretoa (edukiera: 100), astelehenetik ostiralera (apirilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an izan ezik), 10:00etatik 21:00ak arte.

–Kultura etxeko jokaespazioa (edukiera: 299), astelehenetik ostiralera (apirilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an izan ezik), 10:00etatik 21:00ak arte.

–Kultura etxeko 13. aretoa (edukiera: 50), astelehenetik ostiralera (apirilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an izan ezik), 10:00etatik 21:00ak arte.

Zabaltza.

–Zabaltzako udaletxea (2. solairua; Kontzeju plaza, 1, Arraitza).

–Beraskoaingo udaletxea (1. solairua; San Migel plaza, 1, Beraskoain).

Zubieta.

Estalpea. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00ak arte; larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 21:00ak arte.

Zizur Nagusia.

–Zizur Nagusiko Udalaren kultura etxeko aretoa (edukiera: 35). Ordutegia: 19:30etik 21:30 arte, astelehenetik larunbatera, biak barne.

–Udaletxeko ekitaldi aretoa (edukiera: 70). Ordutegia: 19:00etatik 21:00ak arte, astelehenetik larunbatera, biak barne.

Iragarkiaren kodea: J1903866