57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

136/2017 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: 136/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 162/2018 epaia eman da 2018ko maiatzaren 2an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

162/2018 epaia.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano.–Magistratuak.–Raquel H. Reyes Martínez.–María Mercedes Martín Olivera.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 2an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 63/2018 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Erriberriko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren aurka jarri zen errekurtsoa, horren bidez behin betiko onetsi baitzen Erriberriko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa. Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutza, Elena Maturen Miguel andreak ordezkatua eta Héctor Miguel Nagore Sorabilla legelari jaunak zuzendua; demandatua, Erriberriko Udala, Ana Otazu Vega legelari andreak lagundua eta zuzendua.

Epaitza:

Baiesten da administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak prozesuan duen ordezkaritzak jarria ebazpen honen idazpuruan zehaztutako erabakien aurka, Ordenamendu Juridikoaren aurkakotzat jo baita; horrenbestez, erabakia baliogabetzen da 16. poligonoko 1017. eta 1018. lurzatiei emandako kalifikazioari dagokionez (zuzkidura-ekipamendu pribatua).

Kostuak Administrazio demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 20an (2016ko uztailaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J1903655