57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Pasabideak eta ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Iragarkia 2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 15ean.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Behin betiko onetsirik gelditu da Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, eta, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua.

Zizur Nagusian, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA PASABIDE EDO APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Aldaketak eragiten die Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 2., 6. eta 7. artikuluei.

Artikulu bakarra:

2., 6. eta 7. artikuluetan ondotik zehazten diren aldaketa hauek sartu dira, azaltzen den bezala:

2. artikulua. Beste idazketa bat eman zaio:

2. artikulua. Zerga-egitatea da Mugikortasunari eta trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren III. tituluko 2. kapituluan ezarritako edozein aprobetxamendu egitea erabilera publikoko espaloietan, bide publikoan edo lursailean.

6. artikulua. 1. atala.–Beste idazketa bat eman zaio:

6. artikulua. 1.–Zizur Nagusiko Mugikortasunari eta trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 40. artikuluko 3. puntuko c) eta d) ataletan aurreikusitako kasuetan, aparkalekuen kopuruak zehaztuko du ordenantzaren eranskinean ezarri tarifak aplikatzeko erabiliko den oinarria, etxebizitza edo orube bakoitza aparkaleku baten jabe dela ulertuta.

7. artikulua. Beste idazketa bat eman zaio:

7. artikulua. 1.–Lizentziak emanen dira Zizur Nagusiko Mugikortasunari eta trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren III. tituluko II. kapituluan xedatuaren arabera.

2.–Lizentziak eman ondoren, Udal Zerbitzuek haien titularrak gehituko dituzte zentsu fiskalean.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantzaren aldaketa honek indarra hartuko du behin testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1902874