57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Desafektazio espedientea, ondoko hauek gauzatzeko: La Serna TAren zabalkuntzako proiektua (La Cantera TA 400/220/66 kV) eta TAE La Canterako sarrera-irteerako LAT 220 kV-eko proiektua. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2019ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, honako hauen desafektazioa onetsi zuen: 39. poligonoko 138., 139., 98., 209. eta 200. lurzatiak (12.423,52 m²) eta kalifikazio juridikoa aldatuta herri-lur izatera pasa den bidea (873,43 m²). Xedea da ondotik Gestión de Evacuación La Serna SL sozietateari lagatzea, La Serna TAren zabalkuntzako proiektua (La Cantera TA 400/220/66 kV) eta TAE La Canterako sarrera-irteerako LAT 220 kV-ko proiektua gauzatzeko. Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hamabost egun naturaleko epean, prozedurari presazko tramitazioa aplikatzea erabaki baita, ukituek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, eta halakorik ezean espedientea Nafarroako Gobernura igor dadin, hark onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua).

Tuteran, 2019ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1903632