57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 19ko 20E/2019 Foru Aginduan, zeinaren bidez onesten baita 2019. urteko deialdi hau: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako”.

Foru agindu horretan (47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 8koa) euskarazko edizioan akats bat dagoela oharturik, behar den zuzenketa egiten da.

Honako hau dioen tokian: “24E/2019 FORU AGINDUA”.

Honako hau behar du: “20E/2019 FORU AGINDUA”.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1903894