57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, enplegua kontratatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 443794.

A) Onuradunak: Orkoiengo pertsonak, beste enpresa fisiko edo juridiko batzuek kontratatuak.

B) Xedea: Enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako dirulaguntzen bidez, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: Guztira, 10.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko abenduaren 31 arte.

Orkoienen, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1903689