57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, autoenplegurako dirulaguntzen 2019ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 443799.

A) Onuradunak: Orkoiengo pertsona fisiko edo juridikoak.

B) Xedea: Pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, Orkoienen ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzera lagunduz.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: Guztira, 10.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko abenduaren 31 arte.

Orkoienen, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1903686