57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, Zuntzarrengo herri-lurretako baso-aprobetxamendu bat saltzeko:

Lote bakarra.–4.027 larizio pinu dira, 2.494 m³ zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 35.000 euro, gehi BEZa.

Proposamenak (iragarkiaren bukaerako proposamen ereduari lotuak), hasierako prezioaren %2 (700 euro) diruzaintzan utzi izanaren gordekinarekin, aurkeztuko dira Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian, 2019ko maiatzaren 2ko 13:00ak baino lehen.

Enkantearen baldintzak Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lizoainen, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

ERANSKINA

Proposamen ekonomikoaren eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1903724