57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Kudeaketako hirigintza hitzarmena NASUVINSArekin, S3-ekialdea sektoreko ekonomia-jardueren poligonoa handitzeko sustapen eta exekuzio lanetarako. Behin betiko onespena. Alegazioen gaineko ebazpena

Lekunberriko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen jendaurreko epean aurkezturiko alegazioak ezestea, eta behin betiko onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena Nasuvinsarekin, S3-ekialdea sektoreko ekonomia-jardueren poligonoa handitzeko sustapen eta exekuzio lanak egiteko. Hitzarmen horren helburua da Nasuvinsari agintzea S3-ekialdea sektorea egiteko lankidetzan garatu den jarduketa sistemaren kudeaketa osoa, hirigintzari nahiz alderdi ekonomikoari dagokienez.

Kudeaketako hitzarmenaren hasierako onespena 2019ko urtarrilaren 31ko bilkuran erabaki eta jendaurrean egon zen 2019ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an argitaratu baitzen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen Testu Bateginaren 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epean bi alegazio aurkeztu dira, eta ebatzi dira Hitzarmenaren behin betiko onespenarekin batera.

Lekunberrin, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1903797