57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Osoko Bilkuraren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

Itzako Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

–Udal honen Gobernu Batzarraren esku uztea jendaurreko zozketa egitea, hauteskunde mahaietako kideak izenda ditzan 2019ko apirilaren 28an egingo diren Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 26.4 artikuluan jasotako epean.

–Erabaki hau argitaratu dadila agintzea Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Itzan, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1903821