57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Egiturazko aldaketa, 6. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan eta 5. poligonoko, 6., 40., 41. eta 129. lurzatietan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2019ko otsailaren 22ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik: Pedro David Berruetak eskabidea aurkeztu duela, eta horrekin batera proposatu, Fontellasko Udal Planeko egiturazko determinazioak aldatzea, zehazki 6. poligonoko 34. eta 35. lurzatien eta 5. poligonoko, 6., 40., 41. eta 129. lurzatien kategorizazioari dagokionez, LAP-5 Ebroko Ardatzari egokitze aldera, Udal Planean 65 Bis artikulua sartuz, bai eta Nekazaritzako produktuen biltegiei, abeltegiei, piszifaktoriei eta abeltzaintza intentsiboko instalazioei buruzko araudi partikularrari buruzko 71 B) artikulua aldatzea ere.

Kontuan harturik: proposamenak ordezkatu egiten duela osoko bilkuraren 2018ko uztailaren 12ko erabaki bidez onetsitakoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txosten orokorrera egokituz.

Kontuan harturik: Udaleko Hirigintza Alorreko teknikariak eta idazkariak emandako txostenak.

Kontuan harturik: ez duela herritarrek parte hartzeko prozesurik eskatzen.

Kontuan harturik: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan xedatua, hots, aipatu determinazio xehatuen aldaketa.

ERABAKITZEN DA, aho batez:

1. Hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planeko egiturazko determinazioak aldatzea, zehazki 6. poligonoko 34. eta 35. lurzatien eta 5. poligonoko, 6., 40., 41. eta 129. lurzatien kategorizazioari dagokionez, LAP-5 Ebroko Ardatzari egokitze aldera, Udal Planean 65 Bis artikulua sartuz, bai eta Nekazaritzako produktuen biltegiei, abeltegiei, piszifaktoriei eta abeltzaintza intentsiboko instalazioei buruzko araudi partikularrari buruzko 71 B) artikulua aldatzea ere.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea (argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzailearen kargura eginen dira).

Fontellasen, 2019ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1902914