57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Lizarrako hirigune historikora eta komertzialera ibilgailuak sartzeko sistema arautzen duen udal ordenantzan. Kamera bidezko kontrola, sarbiderako eta aparkatzeko. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko martxoaren hamalauan egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Lizarrako hirigune historikora eta komertzialera ibilgailuen sarbide sistema arautzen duen udal ordenantzan. Kamera bidezko kontrola, sarbiderako eta aparkatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1903823