57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Familientzako baratzeen adjudikazioa eskatzeko epea irekitzea

Castejongo Udalak, 2019ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea zenbaki hauetako familientzako baratzeak adjudikatzeko: 83, 72, 7, 76, 103tik 131ra, 19 eta 94, herri-lurretako aprobetxamenduaren gaineko ordenantzan xedatutakoaren arabera.

Hamabost egun naturaleko epea izango da, eskubidea dutela uste dutenek beraiei adjudikatzeko eskaera egin dezaten. Eskaerarekin batera zinpeko aitorpena aurkeztuko dute, honako hauek bilduko dituena:

a) Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua izatea.

b) Castejongo Udaleko Biztanleen Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez urtebete lehenagotik.

c) Castejonen urtean bederatzi hilabetez gutxienez jarraian eta egiazki bizitzea.

d) Castejongo Udalean ordaindu beharreko zergak ordainduak izatea.

e) Ureztalurren jabea ez izatea, ezta herri-lurretako beste lote baten onuraduna ere, eta apartzeriako lurrik ez eramatea.

Castejonen, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1902735