57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta 1995eko uztailaren 13ko “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratutako Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, non dagokien eskabidea eta informazioa emanen baitzaizkie.

Betelun, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1903591