57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Egoitza elektronikoa sortzea

2019ko martxoaren 14an, alkateak ebazpen hau eman zuen:

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea betetze aldera, eta herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian,

EBAZTEN DUT:

1. Añorbeko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan: www.añorbe.es.

2. Egoitza elektronikoa indarrean sartuko da Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea ebazpen hau eta egoitza elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Añorbeko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Añorbeko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Añorben, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

ERANSKINA

1.–Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Añorbeko Udalaren toki entitatea izanen da.

1.2. Helbide elektronikoa www.añorbe.es izanen da, Interneteko domeinu hori Añorbeko Udalaren jabetza baita. Egoitza horren titularra Añorbeko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko da zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak, eta, nolanahi ere, eskura egonen dira beti Udalaren Erregistro Orokorrean bertatik bertara aurkezteko bide tradizionalak.

2.–Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik, eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Iragarkiaren kodea: L1903782