57. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54E/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako transplanteen koordinatzaile eginkizunak José Roldán Ramírez jaunari esleitzen dizkiona.

Osasuneko kontseilariak irailaren 15ean emandako 69/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko organoen eta ehunen emate eta transplanteei buruzko programaren koordinaziorako eta kalitaterako egiturak erregulatzen dira. 2.1 artikuluak aurreikusten du Nafarroako transplanteen koordinatzaile bat izanen dela. 3. artikuluak dio zer eginkizun dituen eta nola izendatzen den. Hala, Osasuneko kontseilariak izendatu eta kargutik kenduko du Nafarroako transplanteen koordinatzailea, emate eta transplantearen arloan esperientzia frogatua duten osasun laguntzako langileen artean.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 251/2015 Foru Aginduaren bidez, José Elizalde Fernández jaunari esleitu zitzaizkion Nafarroako transplanteen koordinatzaile eginkizunak.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 443E/2017 Foru Aginduaren bidez, José Roldán Ramírez jaunari Nafarroako transplanteen koordinatzaile eginkizunak aldi baterako esleitu zitzaizkion José Elizalde Fernández jauna kargura itzuli bitartean.

Egun, bidezkoa da Nafarroako transplanteen koordinatzaile eginkizunak José Roldán Ramírez jaunari esleitzea. Nafarroako Ospitaleguneko barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa da hura, eta emate eta transplantearen arloan esperientzia frogatua du; horren froga da Roldán jauna 2017. urtetik aritu dela eginkizun hauetan, lehen esan bezala.

Horrenbestez, eta nire esku ditudan eginkizunei jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Roldán Ramírez jaunari esleitzea Nafarroako transplanteen koordinatzaile eginkizunak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea José Roldán Ramírez jaunari, Osasun Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuari eta Osasunaren, Kontsumoaren eta Gizarte Ongizatearen Ministerioko Transplanteen Erakunde Nazionalari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1902483