56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Desafektazioa, 2. poligonoko 1082., 676., 678. eta 679. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 19,36 m²-ko desafektazioa, 2. poligonoko 1082., 676., 678. eta 679. lurzatietan. Horren xedea da 13,2 kV-eko aireko linea baten instalazioa berritzea, 1031. lurzatian dagoen behitegia argindarrez hornitzeko, 20 urterako. Titularra Transportes Maitxene SL da.

Bigarrena.–Herri-ondasun gisa berreskuratzea 678-2 lurzatian dagoen 1204. euskarriaren 0,36 m², karga edo zamarik gabekoak. Gainera, herri-lurra lehen zegoen bezalaxe utzi behar da; horretarako, elementu guztiak kenduko dira (kableak, euskarriak, zimenduak, e.a.), materialez eta hondakinez garbitu eta landareak sartuko dira.

Hirugarrena.–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea.

Laugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1902702