56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Jarduera hori jasota dago Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean. Aipatu erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Era berean, proiektuaren ezaugarriak direla-eta, proiektua Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 1. taldean sartua dago, A) 3 epigrafean, “Gizentzeko zerriendako 2000 toki” izenekoan; hortaz, proiektua Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren menpe dago, aipatu xedapenaren 33. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat.

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientearen proiektu teknikoa jendaurrean egonen dela Udal honetako bulegoetan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Arturo Maestu Erviti. Jarduera: zerri ustiategia (gizendegia). Tokia: 10. poligonoa, 48. lurzatia. Valtierra.

Valtierran, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1902689