56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Landibarko UE-1 Unitatearen birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko otsailaren 22ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Landibar auzoko UE-1 Unitatearen birzatitzeko proiektua, “UE-1eko konpentsazio batzordeak” sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan 74. artikuluari buruz xedatua aplikatu beharrez.

Urdazubin, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1903472