56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko otsailaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, espedientea hasteko baizik ez, Udala eta Edurne Maskotena Jaurena Anderearen artean, Landibarko auzoaren UE-1 unitatearen dagokion aprobetxamenduaren %10aren ordez haren parekoa dirutan emateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztaileko 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Urdazubin, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1903471