56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBANI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ubaniko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko abenduaren 31n egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitara eman ondotik, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Ubanin, 2019ko urtarrilaren 11n.–Kontzejuko burua, Francisco Jesús Rípodas Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1902823