56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoen deialdiarena. Haren bidez laguntzak emanen zaizkie, banakako ebaluazioaren bidez, 2019. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 441270.

2019ko laguntzen deialdia, honako honetarako:

–Pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrak asetzeko.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzuteko.

–Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko.

a) Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren laguntzarik gabe daudenak ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

b) Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko premiei erantzutea, eremu hauetan:

Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.

Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.

Nutrizioa eta higienea.

Osasunarekin ikusteko duten laguntzak.

Helduak. Prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.

Txikilandia udal ludoteka.

Tafallako Haur Eskola.

Eskolako materiala.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian eta 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2019ko otsailaren 12koan.

d) Zenbatekoa: 6.000 euro.

Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: “Gizarte larrialdietarako transferentziak 0-23111-4800000”.

e) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2019ko azaroaren 30a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

f) Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1902714