56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Udal ordenantza, zakurrak eta etxeko beste animalia batzuk edukitzearen gainekoa. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2019ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko animaliak eta zakur arriskutsuak edukitzeari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sunbillan, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatesa udalburua, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1903455