56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2018ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea iragan denez eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (TAFL) eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bategina (TREP) onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak, administrazio-kontratudunak eta lan-kontratudunak

Funtzionarioa:

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetakoa. (Hutsik). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %32,99.

Administraria:

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Idazkaria. (Hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33.

Lan-kontratuduna:

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldi partziala.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldi partziala.

Administrazio-kontratudunen zerrenda

Deiturak eta izena: Fuertes Martínez, Miguel Ángel. Lanpostuaren izena: Idazkaria. Maila: Administrazio egoera: jardunean (administrazio-kontratua, bitarteko gisa). Udalak onartutako antzinatasuna 2018-12-31n: 26 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunen zerrenda

Deiturak eta izena: Mangado Etayo, María Rosario. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: Jardunean. Antzinatasuna: 1993-04-02tik hasita. (Lanaldi partziala, lanaldiaren %54,3).

Deiturak eta izena: Ortega González, Belén. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: Jardunean. (Bitarteko gisa, lanaldi osoa). Udalak onartutako antzinatasuna 2018-12-31n: 12 urte, 9 hilabete eta 3 egun.

Deiturak eta izena: García Garraza, María Teresa. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean (bitartekoa; lanaldi partziala, lanaldiaren %55,17). Antzinatasuna: 2005-04-07tik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1902811