56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2019rako aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2019ko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea 2019ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1902826