56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkatetza beste baten esku uztea

40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Puiuko Udaleko alkate udalburuak 2019ko otsailaren 22an eman 11/2019 Ebazpenaren laburpena, eskumenak eskuordetzeari buruzkoa:

“Ikusirik 2019ko otsailaren 13an nik, Nekane Salaberria Etxeberriak, eginiko eskaera (71. sarrera), Pérez Aoiz kaleko 7an den etxebizitzako balkoiaren zati bat ixteko obra-lizentzia emateari buruzkoa.

Obra-lizentzia ematea alkatetzaren eskudantzia baita, eta egin beharreko obra nire jabetzako etxebizitzan eginen baita.

Kontuan harturik esleituta ditudan eskumenak eta haiek eskuordetzeko ahalmena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.3 artikuluan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Silvia Janices Jiménezi eskuordetzea dudan eskumena obra-lizentzia hau emateko: Pérez Aoiz kaleko 7an den etxebizitzako balkoiaren zati bat ixtea.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Puiun, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1902738