56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 160.000,00 euroko kreditu bereziaren espedientea 2019ko gastuen aurrekontuko “Udal igerilekuak berritzeko lanak” izeneko 3420,63200 partidan, Oteitzako udal igerilekuko berritze lanak egiteko. “Erantzukizuna, Udalaren igerilekuetako obrak behar bezala ez egiteagatik” izeneko 77000 diru-sarreren partidarekin finantzatuko da, eta partida hori finantzatuko da 2018ko kreditu-gerakineko 121.043,86 euro sartuta eta 2019ko aurrekontuko superabiteko 38.956,14 euro ere sartuta.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako honetan xedatuari jarraituz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikulua.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1902645