56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa, 4. poligonoko 114. lurzatiaren egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2019ko otsailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala, Orotz-Beteluko Udal Planeko 4. poligonoko 114. lurzatiaren egiturazko determinazioetan, Tirso Aranaz Cordeirok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Orotz-Betelun, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L1902825