56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udal Musika Eskolaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Musika Eskolaren Erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1902865