56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Kudeaketako hirigintza hitzarmena, 4. poligonoko 1539. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren otsailaren 21eko 21/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen kudeaketako hirigintza hitzarmena Planillo Galindo senideekin, beren jabetzako lurzatiaren zati bat lagatzeko (Monteagudoko katastroko 4. poligonoko 1539. lurzatia).

Argitara ematen da, hirigintza-hitzarmen hori jendaurrean egon dadin hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Monteagudon, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1902685