56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Herri-lurra desafektatzea eta karga ezartzea (6. poligonoko 321. lurzatiaren zati bat). Jendaurrean jartzea

Udalerri honetako Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoko erregelamenduzko quoruma izanik, dagokion aktan onetsiko dena ukatu gabe, hasiera batean onetsi zuen herri-lurra desafektatzea eta haren erabilera lagatzea Eólica Lodosa SLri. Desafektatzen den lurra 6. poligonoko 321. lurzatiaren zati da, mila ehun eta hogeita hamabost metro koadroko azalerakoa (1135 m²), eta horren xedea da neurtzeko dorre berri bat jartzea Lodosako “La Lomba” haize-parkean, egungoa ordezkatuz. Hori guztia, onetsi den baldintza-agiriari jarraikiz. Erabaki hori behin betikoa bilakatuko da, jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten.

Erabakia jendaurrean egonen da Udaleko iragarki-taulan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea aztertu eta alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Lodosan, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1902688