56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

2019ko zerga-tasak

2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4koan, argitara eman zen 2019ko zerga-tasen onespenaren iragarkia. Horren ondoren onetsi zenez urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legea, bidezkoa da hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tasa berriak onestea, aipatu foru legeak ekarri duen arautze berriarekin; hala, aldatu da sortzapenaldiari aplikatu beharreko koefizientea, eta jarraituko du maximoa izaten, orain arte bezala.

Lergan, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1902868