56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

86E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru den Sergio Enrique Juan Belloc jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Martxoaren 16ko 308E/2017 Foru Aginduaren bidez, Sergio Enrique Juan Belloc jauna Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Sergio Enrique Juan Belloc 2017ko martxoaren 21ean jabetu zen postu horretaz.

Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 180E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko martxoaren 21etik aurrera.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko martxoaren 21etik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Sergio Enrique Juan Belloc jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Sergio Enrique Juan Belloc jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko martxoaren 21etik aurrera, Tuterako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1903313