56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko martxoaren 26tik apirilaren 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2019ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko martxoaren 26an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ere, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1903456