56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

U-6 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Jaso da Lur-ondasunen Zerbitzuaren aldeko txostena, nahitaezkoa eta loteslea baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamabigarren xedapen gehigarriaren arabera (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

U-6 unitatea birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena argitaratu zen 2017ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ekoan, bai eta Nafarroako bi egunkaritan ere.

Jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa betez, Udaleko Osoko Bilkurak, 2017ko ekainaren 29an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea UE6 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Pablo Basterra eta Raúl Roncal arkitektoek idatzia. Luardena SL da sustatzailea.

Iturmendin, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1902646