56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURGOIEN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iturgoiengo Kontzejuko Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2019. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eskatzen dutenen eskura jarriko da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Iturgoienen, 2019ko otsailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Nerea Urabayen Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1902644