56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Leire Iribarren Murillo. Jarduera: landetxea, bi apartamentu turistikorekin, Apezetxea izeneko etxean, Oskotzen. Tokia: 2. poligonoa, 5. lurzatia, Oskotz.

Imotzen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, José Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1903615