56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurraren okupazioa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 1. poligonoko herri-lurretako 336. lurzatian 41.809,00 m² okupatzeko espedientea, Igantziko Abelu ehiztari elkarteak zakurrak hezteko.

Bigarrena.–Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Igantzi, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1903453