56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herriko bideen inbentarioa.Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea bideen inbentarioa biltzen duen dokumentazio teknikoa, bakoitzaren kokapena eta erabilera zehaztuz.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 2 hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Igantzin, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1903452