56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean jaso bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki-taulan argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2019ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Etxarren Girgillaon, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

ERANSKINA

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak

Lanpostuak:

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

–Administrari-ofiziala (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administrari laguntzailea, lanaldi partzialekoa (hutsik).

–Garbitzailea (lanaldi partzialekoa) (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1902810