56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2019rako karga-tasak

Eulateko Udalak, 2018ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki zuen:

1. Onestea 2019ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,196.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.

–Ura:

Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 28 euro/urtea.

Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.

–Belarra:

Azienda xehea: 0,47 euro/burua.

Azienda larria: 3 euro/burua.

–Lur okupatuak:

Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.

Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

3. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan.

Eulaten, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1902788