56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETSAIN

Jabari publikoko ondasunen desafektazioa (San Joan kaleko 27ko higiezina). Hasierako onespena

Etsaingo Kontzejuak honako ondasun hau desafektatu nahi du, jabari publikokoa baita: 158 m²-ko espazioa, Etsaingo San Joan kaleko 27an.

Lokal hori, duela gutxira arte, jabari publikoko ondasuna zen, eta udal eskola zegoen bertan. Hemendik aurrera, berriz, ondare-ondasun izanen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatuari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran espedientea onetsi aurretik, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Etsainen, 2019ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Máximo Santesteban Cizur.

Iragarkiaren kodea: L1903553