56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Honako deialdi honen laburpena: deialdia, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko 2019an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta entitateentzat

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 441006.

Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak emanen dituen diru-laguntza batzuk arautzea, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko 2019an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarteendako eta beste entitateendako.

Diru-laguntza honen xedea da bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bai eta emakumeen ahalduntzea ere, emakumeek haien eskubideak osotara baliatzea erraztuz.

–Diru-laguntzaren zenbatekoa: 6.250 euro.

–Eskaerak egiteko lehen eguna: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epearen bukaera: hilabetekoa, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Justifikazioaren muga-eguna: 2019ko abenduaren 10a.

Lizarran, 2019ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1902636